Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Igandean izango da XXV. Nekazaritza eta Abeltzantza AzokaRSS Blog

Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

Beste behin ere, igandean izango dugu ikusgai Leioako Nekazaritza eta Abeltzantza Azoka, aurten bere XXV. edizioan. Beti bezala, giroa Errekalde plazan, Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe plazan izango da goizeko 10.00etatik 15.00etara arte.

Egunean zehar izango diren ekintza desberdinak kontrolatuta izateko hemen duzu egitaraua:

EGITARAUA:
10:00 h. Azokari hasiera eman
11:00 h. Euskal Dantzak – GURE OHITURAK DANTZA TALDEA. Errekalde Plaza
11:00 h. IDI – GURDI erakustaldia eta paseoak. Bulebarra.
12:00 h. HERRI KIROLAK Errekalde Plaza
Harrijasotzaileak :
Izeta III – Urko / Urrutia – Urpe (125 kiloko harrizaharragaz – zilindrikoa)
12:00 h. ERREKALDE NAGUSIEN ETXEKO ABESBATZA – Bulebarra.
12:00 h. “Leioa Elizateko Udala” Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendazioaren Bizkaitar Produktoreentzako XIV. Lehiaketa. Gazta dastatzea.
Aitabitxi – Amabitxiak “ANDRAK ELKARTEA”
12:00 h. Txerri errea eta sagardo dastatzea: Eusko Label – Kalitatea- J.R. Aketxe Plazan.
13:00 h. ERREKALDE NAGUSIEN ETXEKO ABESBATZA – J.R. Aketxe Plazan.
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arraza ezberdinetarako azalpenak. Bulebarra
14:00 h. Gazta Lehiaketaren Sari Banaketa.
Postuen eta partaideen girotze lehiaketaren Sari Banaketa
15:00 h. Azokaren Amaiera.

GOIZ OSOAN ZEHAR:

· Trikitilariak eta txistulariak.
· Haurrentzako tailerrak (JR Aketxe Plazan).
· Poneyak– Gurdi paseoak (Errekalde Plazan).
· Idi-Gurdia (Boulebarra).
· Abere erakustaldia:
Behiak eta idiak. (Bulebarrean). Errekalde Plazan (Zaldiak, ahuntzak, hegaztiak)
· Produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta. (Bulebarrean, J.R. Aketxe Plazan, eta Errekalde plazan),

2012, abenduak 14

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)