Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Haurtxoentzako esperientzia magiko batRSS Blog

748_paisajes1-500x300

Zure umea eta zu antzerkian esperientzia magikoa izatea nahi baduzu hurbildu zaitez azaroaren 19 eta 20an Kultur Leioara. Bertan 1 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendutako “Lehen aldia” antzerki zikloaren laugarren edizioa izango da. Ziklo hau, orain dela lau urte jaio zen Kultur Leioaren eskutik, eta bere helburu nagusia zen umeak txikitatik antzerki mundura hurreratzea, eta gurasoen eskutik baldin bada hobe.

Aurten antzerki lan bi prestatu dira ziklo honetarako. Honetaz gain esna beharra dago ordutegi desberdinak jarri direla denentzat erosoa izateko, beraz lan bakoitzak goizez zein arratsaldez ikusteko aukera izango dugu.

PAISAJES
Marisa Amor (Madrid)

“Paisajes” da… zirkulu bat, zuhaitz bat, hiri bat, kaskabilo bat, etxetxo bat, txerri bat, ardi baten gorotza. Bizikleta bat, zerbait beltza, lau lagun, zerbait zuria, eskuinetik, atzetik, eguzkiari so egin eta euria egitea… ummm, uste dut zerbait gehiago zela…

Zuzendaritza: Marina Amor.
Interpreteak: Paloma Calle, Marisa Amor.
Iraupena: 45′
Ikuslea: 1-3 urte

Non: Auditorium
Eguna: Azaroaren 19an
Ordutegia: 12:30 / 18:00etan
Sarrera: 4 euro

KALEIDOSKOPIO
Teatro Paraiso (Euskadi)

Emozioen baso bihurtzen den eraikuntza-jokoa, irudien museo txiki bati bizitza ematen dioten proiekzioak, paisaia sentikorrak marrazten dituzten argiak, topaketa jostalariak iradokitzen dituzten soinuak… beste mundu bati bide ematen dion mundua.

Zuzendaritza: Charlotte Fallon.
Interpreteak: Rosa A. García, Geofrey Maggba.
Iraupena: 30′
Ikuslea: 1-3 urte

Non: Auditorium
Eguna: Azaroaren 20an
Ordutegia: 12:30 / 18:00etan
Sarrera: 4 euro

2011, azaroak 3

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)