Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Gu RSS Blog

Gu

ANTZERKI FAMILIARRA
Borobil Teatro (Euskadi)

Tximinia gizonek mundua aldatu eta kolorea kendu diote, mundu gris bat sortu dute. Biztanleek ezin dute, honezkero, loreen usainaz edo ilunabarraz gozatu. Txorien kantaz ere ezin dute gozatu, eta are gutxiago, itsasoa arrainez gainezka ikusi. Tximinia gizonek mundu guztia konbentzitu dute hobeto biziko direla eurek eraikitakoarekin. Baina jendeak bere oroitzapenak dauzka oraindik. Zelai berdeak, zeru urdina eta arrainez beteriko itsasoa gogoratzen dituzte. Ez da hainbeste behar bizi­tzeko. Egin behar duten bakarra da galtzeko zorian dagoena salbatzen saiatzea, Lurra salbatzea alegia.

Gure planeta zaintzeko aldarrikapena, Borobil Teatroaren estiloan. Itsas hondora, oihanera, eramaten gaituzten keinua, mugimendua, umorea eta plastikotasuna, irudi ederrekin eta mezu sakonarekin, txiki eta handientzat.

ZUZENDARITZA: Anartz Zuazua
ANTZEZLEAK: Asier Sota, Imanol Espinazo, Julen Vega, Hanna Berry
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA ETA ARGI DISEINUA: Carlos Salaberri
MUSIKA ETA ESZENOGRAFIA: Ekhi Vegas Azkarte
JANTZIAK: Nagore Dendariarena
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: +4 urte

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailak 26an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 2,5-5 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Borobil Teatroa



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)