Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Goxokiak RSS Blog

Orpheo Ganbera Abesbatz

MUSIKA
Orpheo Ganbera Abesbatza (Euskadi)

Musikarik ezti eta liluragarrienarekin, Orpheo-k gozoki musikalen betekada bat proposatzen dizue belarria eta arima gozatzeko. Askari handi bat balitz bezala, apurka-apurka dastatzeko kontzertu bat izango da, guztia lasai eta aurreiritzirik gabe gozatu ahal izateko; zentzumen guztiak adi.

Te-pasta dotore eta finenekin hasiko dugu menua. Niño Dios d’amor herido, Fa la nana, Lela, Vasija de Barro eta antzeko lanak, oso estilo eta garai ezberdinetakoak, izango dira ahoa garbitzeaz arduratuko direnak. Segidan, bi bonboirekin jarraituko dugu, Amaneces eta Bihotzera, egile-gozogintza fin eta modernoa. Azukre magikoenaren eremuan sartzeaz bat, gozoki desiratuenetako batzuk aurkituko dituzue: Glow, Seal Lullaby eta Diraiton, piruletak, marrubiak eta bihotzak. Zentzumen guztiak gozatzeko helburuarekin jarraituz, postreen postrea, gozokien gozokiak: gure altxorrak Mi pequeño amor eta Set me as Seal, Orpheo-ren 20 urteko historian zehar bidelagun izan ditugun ereserki txikiak. Gure menu gozozalea amaitzeko, nortasun handiko pieza bat dugu lurraren beraren zaporeduna, sustraietatik erauzitako erregalizarekin, Ndikhokhele Bawo, lurrari, munduari eskainitako abestia.

ZUZENDARIA: Marta Velasco.
PIANISTA: Elena Cadierno.
IRAUPENA: 60′.
IKUSLEA: Denontzat.

» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 2an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 4 euro



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioa mihisez beteko da igande honetan, maiatzak 5, pintura azkarreko lehiaketan

“Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarraren lehiaketak mihisez beteko ditu Leioako kaleak eta parkeak datorren igandean, maiatzak 5, 08:00etatik 15:00etara.


2024, maiatzak 3

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)