Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Gorbeia RSS Blog

Gorbeia

MUSIKA
Gontzal Mendibil eta Iñaki García Uribe (Euskadi)

KONTUAK ETA KANTUAK ikuskizuna gure basoetan sortu ziren an­tzinako kondairen irakurketan eta interpretazioan datzan ekitaldia da. Kondaira horietako batzuek sei mende luzeko historia dute. Iñaki García Uribek euskal mendi sakratuari buruzko bere liburuetako batetik ateratzen ditu.
Gontzal Mendibil Zeanuriko kantautoreak interpretatzen dituen kantuekin uztartuko dira kondaira horiek, hori guztia Gorbeia lekuko dela. Arabako mendi gailur harroenaren aurrean gaude eta berari eta bere kulturari eskaini diegu lan hau.

Gontzal Mendibil (idazlea, musikaria, filosofoa eta aktorea) eta Iñaki García Uribe (ikertzailea eta etnografoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea), abestu eta XXI. mendera arte ahoz aho iritsi diren kontaketa herrikoiak kontatuko dituzte, hau da, gutxienez euskaldunen 11 belaunalditatik igaro diren kontakizunak; zer kontatuko digute kondaira horiek, zer da egiazkoa?

Ikuskizuna amaitzean, guztiok elkarrekin abestuko dugu BAGARE “euskal ereserkia”, Gontzalek eta Bittor Kapanagak (euskal Sokrates delakoak) 1974ko abenduan ondu zuten abestia eta Gontzalek, lehendabizikoz, Gorbeiaren lur-azpian interpretatu zuena, Mairulegorretako Euskal Jaian, 1975eko uztailaren 31n.

ABESLARIAK: Iñaki Garcia Uribe (ikertzailea, kontalaria), Gontzal Mendibil (ahotsa, gitarra), Iñaki Dieguez (akordeoia-bandoneoia), Ainhoa Tabuyo (bigarren ahotsa).
IRAUPENA: 90′.

Doan Kultur Leioako Lagunentzat

» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)