Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gabonetako programazioa arrakastatsua izan daRSS Blog

Olentzero

Orain gutxi iragan diren Gabonen inguruan hainbat ekintz antolatu ditu Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria Sailak. Ekintz hauek etxeko txikienei zuzendutakoak izan dira orokorrean, egun berezi hauek gozatzeko, baina nagusiek ere partehartzeko aukera izan dute. Ekintz anitz, interesgarri eta dibertigarriak.

Olentzeroren eskutitzak adibidez. 1000 eskutitz banatu egin dira abenduaren 10etik 24ra bitartean Kultur Leioako harreran jarritako gunean, Kultur Leioak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako ekintzan Leioako eta inguruko umeek eta hain ume ez direnak Olentzeroari euren eskaria egitea bideratzea eta Olentzeroaren ohiturarekin eta ilusioarekin jarraitzeko helburuarekin.

Gaztain erreak ere, 1000 gaztain-ano banatu egin ziren abenduaren 22an J.R.Aketxe Plazan, Kultur Leioak eta Leioako Merkatari Elkarteak antolatutako ekintzan. Arratsaldeko 18:30ean hasi eta 20:00ak arte banatu ziren Olentzeroaren etorrera prestatzeko helburua duen ekintza honetan.

Hainbat ume eta nagusi hurbildu ziren abenduaren 23an, igandean Leioako Bulebarrera, arratsaldeko 19:00etan, MUGI Leioako Gazteak antolatutako txokolate- janara, Gabonetako ohiturak mantentzeko helburuarekin.

Aurten ere abenduaren 24an Olentzeroaren etorrera ospatu egin da Leioan, hainbat elkarte eta Leioaztar parte hartu zutelarik, Gure Ohiturak dantza taldea, Errekalde nagusien etxeko abesbatza, Leioako Txistulariak. Urtero lez Elexalde Errotatik atera eta Kultur Leioan bukatu zen Leioako erdialdea zeharkatuz. Kultur Leioan egindako harreran 700 opari inguru banatu ziren.

Auzunetara ere Olentzeroa hurbildu zen, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta San Bartolomera, ohiturak agintzen duenez abestuz eta gozokiak banatuz.

Kandelazubietan izandako Gabonetako Umeen Parkean hainbat ekintza aurkitu ditugu aurten, tailerrak, puzgarriak, ikuskizunak etab. Urtarrilaren 2tik 6ra burututako ekintza honetan 1000 ume inguru izan dira goiz eta arratsaldeko ordutegian. Urtarrilaren 2an, Aldundiko suhiltzaileen lana ikusteko aukera izan genuen, benetan ikusgarria.

Kultur Leioara Erregeak ere etorri ziren, arratsaldeko 18:30ean Leioako haurrek aukera izan zuten hiru erregeekin egoteko, gozokiak eta oparika banatu zituzten, 600 opari inguru, gau magiko honetan. Lamiakora ere erregeak hurbildu ziren, gozokiak opariak eta txokolatea banatzen.

Honetaz gain, Kultur Leioak bere programazioan hainbat ikuskizun eskaini zituen. Gabonetako kontzertuei dagokionez, betea izan dugu auditoriuma Leioako Gazte Orkestra (abenduak 20), Gau flamenkoa Raul Micó eta Las Migas-ekin (abenduak 21), Leioako Musika Banda eta Orpheo Ganbera Abesbatza (abenduak 22) eta bereziki Travellin’ Brothersek eskeinitako “Christmas show” saioarekin (abenduak 23), gabonetako betiko abestien moldaketak burutuz. 750 ikusle inguru pasa dira Kultur Leioako auditoriumetik.

Honetaz gain, Gabonetan antzerkira zikloa izan dute ikusgai etxeko gaztetxoenek eta beren senideek. Horrela, abenduaren 26tik 30era ikuskizun desberdinak ikusi ahal izan ditugu: “Ahatetxo itsusia”, “Ulises” eta “La camisa del hombre felíz” antzezlanak (antzerkia, txontxongiloak eta musika), “Moniquilla y el ladrón de risas” dantza ikuskizuna eta “Txirri, Mirri eta Txiribiton” pailazoak, beren agurrean auditoriuma bete zutelarik bi sesio desberdinetan. Guztira 700 ikusle baino gehiago.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2013, urtarrilak 9

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)