Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gabonak letra larriz idazten den kultura dira LeioanRSS Blog

Funkystep & The Sey Sisters

2017 urte hau amaitzeko ez dago modu hoberik aisialdiko jarduerez, baina batez ere kultura jarduerez, kilate askotako kulturaz beteriko gabonetako programa bat gozatzea baino. Izan ere, Leioan KULTURA letra larriz idazten da.

MUSIKA ETA ANTZERKIA KULTUR LEIOAN

Alde batetik, musika nabarmendu nahi dugu. Abenduaren 22an, ostiralarekin (Auditorium, 21:00), Kataluniatik eta ”Arimadun Musika” izeneko zikloaren barruan, funk onenetarikoa Funkystep & The Sey Sisters taldearen eskutik. Ibilbide bat musika beltzaren estilo desberdinetan zehar, jazza, funka, r&b, bluesa, soula, gospela eta jatorri afrikarreko musikatik pasatuz. Eraginen nahasketa eraginkor eta originala, energia gainezka duen zuzenekoa. Benetako jaia.

Gainera, jadanik tradizionalak diren Gabonetako Kontzertuak (Auditorium 19:00), Orpheo Ganbera Abesbatzaren (abenduaren 17an) eta Leioako Musika Bandaren eskutik (abenduaren 23an); azken honek 20. urteurrena ospatzen du oroitzapenezko kontzertu oso berezi batekin.

Eta abenduaren 26tik 30era (Auditorium 18:00) Gabonetan Antzokira zikloa, haurrei diziplina anitz hurbilduko dizkiena: txotxongilo, pailazoak, aktore antzerkia, dantza eta musika.

Abenduaren 26an Anita Maravillasek & Portal 71-k “Jon Braun” aurkeztuko dute, anaien arteko loturari buruzko historia bat, estetika zaindu bat eta umore asko. Abenduaren 27an Marcel Gros pailazo handiak “Universario” ikuskizuna aurkezten du, clown ikuskizuna barre eta irudimen handiarekin. Hilaren 28an Companyia de Comediants La Baldufa taldeak “Safari” aurkeztuko du, antzerkia eta txotxongiloak, bitan banatzen den eszenografia batekin eta bi pertsonaia dibertigarriekin, bullying-aren gaiari helduko diote animalien jokabidetik abiatuz. 29an dantza, bideoa, magia eta umorea Mons Dansaren eskutik, “Wabi Sabi” lanarekin. Azkenik, 30ean “Kontukantari, mendian ibiltari”, Laenananaranja & La Ressistens taldearekin; ikuskizun honetan denok oroimenean ditugun abestiak biltzen dira, mundo magiko batean, antzerkia, musika eta txotxongiloekin.

GABONAK LEIOARA HELTZEN DIRA

Gainera, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Arloak aisialdiko jarduera asko antolatzen ditu gabonetarako. Jarduera hauek, batez ere, etxeko txikienei begira antolatzen dira, egun berezi hauetan goza dezaten, baina baita familientzat ere. Askotariko jarduerak, interesgarriak eta dibertigarriak.

Olentzerori Gutunak jarduerarekin hasiko gara. Tradizio honetako ilusioari eusteko, Kultur Leioako sarrerako gunean eskutitzak banatuko dira, abenduaren 11 eta 24 bitartean. Jarduera honetan, Euskara Zerbitzuarekin batera antolatua, umeek eta jadanik ez direnek, Olentzerori euren opariak eta nahiak eskatu ahal izango dizkiote.

Abenduaren 22an Leioako Merkatari Elkarteak jadanik tradizionala den gaztaina-janarekin kolaboratuko du 18:00etatik aurrera.

Abenduaren 24an Olentzeroren etorrera Leioara ospatuko da eta udalerriko zenbait elkartek parte hartuko dute. Urtero legez, Olentzero Elexaldeko errotatik abiatuko da, Leioako erdigunea zeharkatuz Kultur Leioaraino, eta hemen umeei harrera egingo die 18:30etatik aurrera.

Olentzero auzo desberdinetatik ere pasatuko da, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta San Bartolome, abestuz eta gozokiak banatuz, tradizioak dioen moduan.

Urtarrilaren 2tik 5era (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, 5eko arratsaldea izan ezik) Kandelazubietara Gabonetako Haur-parkea itzuliko da, 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzako ludotekarekin eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, tailerrak, jolasak eta askotariko jarduerak. Gainera, urtarrilaren 2an 18:00etan La Familia Toronbole taldeak “Ipuin laburra” izeneko ikuskizuna eskainiko du, 3an 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara suhiltzaileek erakustaldi bat egingo dute, urtarrilaren 4an 18:00etan buruhandiekin argazki saioa eta 5ean 12:00etan diskofesta.

Gainera, urtarrilaren 3an eta 4an ipuin-kontalariek Kultur Leioa hartuko dute, 18:00etatik aurrera eta leku mugatuekin.

Errege Magoek ere Kultur Leioatik pasatuko dira urtarrilaren 5ean, ostirala, 18:30etatik aurrera txikienak eurekin egon ahal izango dira.

GABONAK ERE GAZTEAK DIRA LEIOAN

Azkenik, Aterpe Leioa Gazteguneak eskaintzen dituen jarduerak ere nabarmendu nahi ditugu. Tailer eskaintza zabala, goizak ere robotika sortzailea eta bideojolasak ikasiz aprobetxatzeko. Eta arratsaldez, magia tailerrak, manikura sortzailea, DJ, bainu-gatzak, sukaldaritza edo mutiletan/nesketan egite ona.

Abenduaren 26an, 27an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an Gaztelekuko ordutegia 17:00etatik 20:30etara izango da. Tailer hauez gain, ping-pong, Just Dance eta dardo txapelketak antolatuko dira.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2017, abenduak 13

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)