Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Folklorea, musika herrikoia eta algarak Rodrigo Cuevasen eskutikRSS Blog

Rodrigo Cuevas

Hurrengo ostiralean, otsailak 16 (Auditorium, 21:00 h), Rodrigo Cuevas izango dugu Kultur Leioan. Abeslari, konpositore, akordeoi jotzaile eta perkusio jotzailea izateaz gain, folklorea astintzen duen artista ere bada. Erabateko artista.

Izan ere, bere izarrak distira populista du, kontrakulturaren errebalen artetik, eta benekotasunak edozein motatako iruzurrak agerian uzten dituelako. Asturiasetik mundurako egina da, eta bakarka egiten duen bigarren ikuskizuna da: “El mundo por montera”.

Mundu tradizional bat, landa eremukoa, eszentrikoa, baina baita hiri ingurukoa, kritikoa eta teknologikoa ere. Asturiasko kantu tradizionalak eta kabareta, dantzarako musikarekin trabestituta. Arreta pizteko dei sarkastikoa, zarzuela bufoko formatuan. Folklorea, musika herrikoia eta algarak, dena musika eta ahots talentudun lotsagabekeria apalarekin josia. Izar bat jaio da. Ez dadila bere argia itzali.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , ,
2018, otsailak 12

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)