Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Flamenkoa, jazza eta saxofoiaren musika elkartzen dira Antonio Lizanaren azken diskanRSS Blog

Antonio Lizana

Ostiral honetan, urriak 27 (Auditorium, 21:00 h), “Musika con alma” zikloaren barne, Antonio Lizana musikari eta abeslariak “Oriente” bere diska berriaren aurkeztuko lehenengoz Euskadin, Kultur Leioan alegia.

Antonio Lizana gaztetatik jaso du flamenkoaren influentzia. Saxofoiaren aukera guztiak esploratzeko haren nahiak eraman zuen musika klasikoa ikastera, eta jazza aurrerago. 2011n sortu zuen Antonio Lizana Group proiektua, zeinean konposatzen, idazten, abesten eta saxoa jotzen duen, flamenko-tradizioa, munduko erritmoak eta jazz-abangoardia uztartzen dituelarik.

Bere hirugarren lana aurkeztuko digu zuzeneko kontzertu sutsu batean, aire berrikoa eta bizia. Bidaian eramango gaitu Cádizetik New Yorkera, jai eta neurritasun mezu batekin.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Musika
Etiketak: , , ,
2017, urriak 24

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)