Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ez dok hiru RSS Blog

Ez dok hiru

ANTZERKIA
Tartean Teatroa (Euskadi)

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz?
Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu.

“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Konpainiaren modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna.
Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.

EGILEA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.
ANTZEZLEAK: Mikel Martínez, Patxo Telleria.
MUSIKARIAK: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga, Telleria Iván Allue.
JANTZIAK ETA ESZENOGRAFIA: Azegiñe Urigoitia.
IRAUPENA: 75′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 24an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Tartean Teatroa

INSTAGRAM: @tarteanteatroa

Gaztea

GOMENDATUA

SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Kultur Leioa neguko ordutegian hasten da gaur

Kultur Leioa, gaur, irailak 19, neguko ordutegian hasten da lanean. 9:00etatik 21:00etara irekita egongo da


2019, irailak 19

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

App Kultur Leioa

Deskargatu doako aplikazioa.

Zure mugikorrean Kultur Leioaren programazio guztia izan nahi baduzu, deskargatu doako aplikazioa.


iphone-rako / ipad-erako Android-erako
Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)