Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ez dok ero RSS Blog

Tartean teatroa: "Ez dok ero"

ANTZERKIA
Tartean Teatroa (Euskadi)

LEKU MUGATUA

Patxok eta Mikelek antzerkia utzi zuten duela gutxi. Haien arteko harremana gaiztotzen hasia zen, eta gainera belaunaldi berriak euren tokia okupatzen hasiak ziren. Patxok hartu zuen uzteko erabakia, Mikelen iritziaren aurka. Patxok bizimodu normal bati ekin nahi zion, lan normal bat, inguru normal batean, nekatuta zegoen antzerkiaren erokeriaz.

Bitarte honetan, Mikelek antzerki asko ikusi eta irakurtzen jarraitu du, gehiegi, hainbeste non azkenean burua galdu baitu. Gau batean, delirio betean, antzerkiaren klasikoak (Shakespeare, Moliére, Dario Fo…) agertu zaizkio ametsetan eta, “zu zara Euskal Herriko teatrero klasikoa, Euskal antzerkiak behar zaitu” oihukatu diote Mikeli. Esan eta egin, Mikelek Euskal Herrian zehar “antzerkilari andante” moduan ibiltzeko erabakia hartu du. Patxok Mikelekin batera joateko erabakia hartu du, derrigortuta. Mikel, bere erotasunean, balizko pertsonaia askorekin lehiatuko da agertokian: Donostiako Haizearen Orrazia, Arantzazuko Apostoluak; Lekeitioko Antzarra; Iturengo Zanpantzarra; Bilboko Puppy… Bikoteak abentura harrigarriak biziko ditu, aurkari askoren kontra lehiatuko dira eszenan, benetakoak nola irudizkoak.

EGILEA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ainara Gurrutxaga.
ANTZEZLEAK: Mikel Martínez, Patxo Telleria.
MUSIKA: Adrian Garcia de los Ojos.
PRODUKZIO EXEKUTIBOA: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 18an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.tartean.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)