Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Etorri Aterpe Leioa Gaztegunearen urteurrena ospatzeraRSS Blog

Gaztegunea

Aterpe Leioa Gaztegunea ospakizunetan sartuta dago. Irail honetan, bere bosgarren urteurrena da, eta hori ospatzeko, jarduerez beteriko asteburua prestatu du.

Hilaren 25ean, ostirala, globoflexia (17:30-19:30 h), tarta (18:00-20:00 h) eta sormen (18:30-20:30 h) tailerrak. Halaber, 17:30etik 19:30era, photocall bat egongo da, eta 20:30ean, bosgarren urteurrena ospatzeko askaria.

Larunbatean, hilak 26, zirku tailerra (17:30-19:30 h) ping-pong txapelketa izango dira. .

Igandean, ping-pong txapelketarekin jarraituko dute eta Just Dance txapelketa ere izango da.

Gainera, eta gaurtik aurrera, hilak 24, urriaren 8ra arte, argazki lehiaketa eta ateak zabaltzeko egunak izango dira.

Ez geratu etxean eta etorri bosgarren urteurren hau ospatzera!

2015, irailak 24

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)