Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

El baile de los años RSS Blog

Ados Teatroa: "El baile de los años"

DANTZA
Ados Teatroa (Euskadi)

El baile de los años ikuskizuna Derechos humanos a escena gure lan-ildoan kokatzen da. Lan-ildo hori hainbat urtetarako proiektua da, eta edizio bakoitzean elkarlanean jartzen ditu arte eszenikoetako profesionalak (aktoreak, dantzariak, teknikariak…) eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak, ikuskizun bat sortzeko; proiektuaren fase guztietan berdintasunez lan egiten dute, gidoitik hasi eta eszenan jar­tzeraino.

2018 urtean garatu dugun El baile de los años prozesuak elkarlanean jarri ditu Becky Siegel koreografo estatubatuarra, Garbi Losada eszena-zuzendaria, hiru dantzari profesional eta pertsona nagusiz, umez eta gaztez osatutako talde bat (17 ez-profesional). Ikuskizunaren egitura eta dramaturgia partaide horien ekarpenekin osatu da, prozesu ireki batean, eta horri esker lortu du ikuskizunak espontaneotasuna eta egiazkotasuna.

KOREOGRAFÍA: Becky Siegel.
ESZENOGRAFIA ZUZENDARITZA: Garbi Losada.
DRAMATURGIA: Garbi Losada, José Antonio Vitoria, Becky Siegel.
EKOIZPEN EJEKUTIBOA: José Antonio Vitoria.
DANTZARIAK: Vicente Apezteguía, Conchi Astiz, Ion Barbarin, Delia Bermejo, Goyo Calleja, Isabel De Diego, Mila Echeverría, Txori García Uriz, Iago Gómez Viana, Mº Cruz Irurtzun, Miguel Angel Irurtzun, Daniel Lafuente, Amaia Martínez, Jon Muñoz, Erin Navarro, Elena Uriz, Mª Luz Yunta, Marian Yunta, Montse Zabalza.
IRAUPENA: 45′.
IKUSLEA: Denontzat.
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 1ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 4-8 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Ados Teatroa

Doan Kultur Leioako Lagunentzat
Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)