Udako jaien azken txanda da Txopoeta auzokoa, asteburu honetan ospatzen ditu bere jaiak eguraldi ederrarekin eta publiko mota desberdinei zuzendutako egitarau potolo batekin.
Udako jaien azken txanda da Txopoeta auzokoa, asteburu honetan ospatzen ditu bere jaiak eguraldi ederrarekin eta publiko mota desberdinei zuzendutako egitarau potolo batekin.
Kultur Leioak datozen hilabeteetana, egitarau askotarikoa eta kalitatezkoa aurkeztu du, estreinaldi eta antzezlan benetan azpimarragarriekin eta Estatuko nahiz nazioarteko artista garrantzitsuekin. Luxuzko egitaraua Leioako herritarrentzat eta inguruko herrietako biztanleentzat, izan ere, programazioa gero eta ezagunagoa eta estimatuagoa da.
Santiago Campillok izandako istripua dela-eta, ezin izango da aritu Travellin´Brothers taldearen gonbidatu gisa urriaren 14rako aurreikusitako Bluenights saioan. Beraren ordez, Mikel Azpiroz arituko da.
Beste urte batez, Leioarekin duen hitzorduari leial datorkigu Musikale, eta, oraingoan, dozena bat taldek eszenatoki bihurtuko ditu kaleak. Oraingoarekin, hamaika dira dagoeneko Kaleko Musikarien Nazioarteko Topaketa honen edizioak; munduko bazter guztietatik etorriak, 120 bandatako ia 2.000 musikari baino gehiago aritu dira topaketa hauetan.