Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kurtso eta ekintza ezberdinak Aterpe Leioa GazteguneanRSS Blog

Measuring Cups

Urtero bezala, Aterpe Leioa Gaztegunetik kurtso eta ekintza ezberdinak eskaintzen dizkizuegu, tailerretan parte hartzeko kontuan izan behar duzue izan emateko epeak hurrengoak direla: Irailak 12tik irailak 16ra arte. Hauek dira eskaintzen ditugunak.

ZURE KAMISETAK MARGOTU
Urriak 5tetik 26ra arte, asteazken arratsaldeetan bi orduko saioak.

EUSKAL DANTZAK
Urriak 6tik abenduak 15tera arte, ostegun arratsaldeetan bi orduko saioak.

SUKALDARITZA. BI TXANDA
1go txanda. Urriak 6tik 27ra arte, ostegun arratsaldeetan, bi orduko saioak.
2. txanda. Azaroak 3tik 24ra arte, ostegun arratsaldeetan, bi orduko saioak.

BITXIGINTZA
Azaroak 4tik 25era arte, ostiral arratsaldeetan, bi orduko saioak.

JANARI ERABILTZAILE KURTSOA
Urriak 15, goizez eta gazteleraz.
Urriak 22, goizez eta euskaraz.

PERKUSIOA. (BI TALDE) KULTUR LEIOAKO SAIO GELETAN
Urriak 3tik Abenduak 5era arte.Ordu eta erdiko saioak.

BESTE EKINTZA BATZUK
LEIHOSEX
Sexu aholku zerbitzua. Sexologoarekin harremanetan jartzeko hurrengo helbide elektronikoa duzue: leihosex@hotmail.com edo messenger: sexaholkuak@hotmail.com

LEIOAKO POP ROCK LEIHAKETA AURKEZTEKO III KARTEL LEIHAKETA
Leioako XII. Pop rock leihaketa adierazteko kartel bila gabiltza, horretarako III. Kartel leihaketa antolatu dugu, laster informazio gehiago izango duzue eskuragarri, adi ibili.

INFO GEHIAGO:
Aterpe Leioa Gaztegunea
Aldapabarrena 2, Leioa
T: 944 055 850

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2011, irailak 6

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)