Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Zubi

Euskarazko antzerki-sorkuntzari laguntzeko asmoz sortu da Zubi, konpainien eta programatzaileen lana bateratu eta bultzatzeko zubia. Luhusoko Harri Xuri Karrikako Arteen Fabrika (Lapurdi), Donazaharreko Herri Antzokia (Nafarroa Beherea), Durangoko San Agustin Kultur Gunea (Bizkaia), Leioako Kultur Leioa (Bizkaia), Zornotzako Ametx Zornotza Aretoa (Bizkaia), Elorrioko Arriola Aretoa (Bizkaia) eta Aulestiko Artedrama Euskal Laborategiaren (Bizkaia) eskutik jaio da proiektu hau, Euskal Antzerkiaren Sorkuntza Berriari Laguntzen lemapean.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2012, ekainak 21
Jota txapelketa

Haizea Hormaetxea leioaztarra eta Lander Campos santurtziarra garaile atera ziren atzo Errekalde plazan ospatu zen Jota Txapelketaren XII.ediziotik. Bikotea aski ezaguna da Leioako txapelketa honetan, izan ere aurreko urteetan ere irabazle suertatu ziren.

KATEGORIAK: Bloga, Lehiaketak
Etiketak: , , , , ,
2012, ekainak 18
San Juan kartela

San Juan jaiak hasteko egun gutxi falta direnean, azkentzen ari dira egitarauaren eta programatutako jardueren xehetasunak. Oraingoan, koadrilen jaitsieraren txanda da. Guztira hirurogeik hartuko dute parte, horietako askok karrozarekin. Jaitsieraren ordena zein den jakin nahi baduzu, honi erantsitako agirian ikus dezakezu.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2012, ekainak 15
Fuegos artificiales

Arrazoi teknikoak direla-eta, inguruko bide-argiak itzaliko dira, gutxi gora behera, ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago. Itzalita egongo dira ikuskizuna amaitu arte, Bitartean, ez jausteko, bereziki adi ibili leku batetik bestera mugitzerako orduan.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2012, ekainak 14

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)