Leioako kaleko arteak-ek Auditoriumean aurkeztuko dituen ikuskizunetara joan nahi baduzu, ikuskizuna hasi baino hiru ordu lehenago jaso beharko dituzu gonbidapenak Kultur Leioan.
Leioako kaleko arteak-ek Auditoriumean aurkeztuko dituen ikuskizunetara joan nahi baduzu, ikuskizuna hasi baino hiru ordu lehenago jaso beharko dituzu gonbidapenak Kultur Leioan.
Astebururako eguraldi txarra iragarri dutenez, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren espazio eszenikoetan zenbait aldaketa egitea erabaki du Leioako Udalak. Hartara, jaialdia aurrreikusitako egunetan izango da, eta ikus-entzuleek programatutako ikuskizunez gozatu ahal izango dute.
Leioako kaleetan kaleko arteen euskal sektoreko lan eta artista onenen aukeraketa izango da urriaren 2tik 4ra. Aukera bikaina da kultura jendeari gerturatzeko, kalean, eta euskal lana eta ekoizpenak sustatzeko.
Kultur Leioak ateak irekitzen dizkie berriz ere Leioako bizilagunei, lehen seihilekoan eskaini ezin izan zen kultura-eskaintza birkokatuz eta proposamen berriak eginez, euskal eta euskarazko sorkuntza bultzatuz bereziki. Zerbitzuak eta Auditoriuma segurtasun- eta higiene-neurrietara egokituz, edukierak eta protokoloak “gizartearen onerako oro har” langileentzako nahiz erabiltzaileentzako berme guztiak edukitzeko egokituz.