Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bodorrio RSS Blog

Hika Teatroa: "Bodorrio"

ANTZERKIA
Hika Teatroa (Euskadi)

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, ospakizun gala antolatu du. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”. Horixe da gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorpu­tzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko.

Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

EGILEA, ZUZENDARITZA: Agurtzane Intxaurraga
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Miren Gojenola
KOLABORAZIOA: Kepa Errasti
KANTUEN LETRAK: Onintza Enbeita
ANTZEZLEAK: Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero, Iñaki Maruri
ARGIZTAPENA: Xabier Lozano
JANTZIAK: Oihana Legorburu
IRAUPENA: 90′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 14an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 7,5 – 15 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Hika Teatroa

Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioa mihisez beteko da igande honetan, maiatzak 5, pintura azkarreko lehiaketan

“Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarraren lehiaketak mihisez beteko ditu Leioako kaleak eta parkeak datorren igandean, maiatzak 5, 08:00etatik 15:00etara.


2024, maiatzak 3

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)