Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bluenights RSS Blog

Mingo Balaguer

BLUESJAZZ ZIRKUITOA
Travellin´Brothers + Mingo Balaguer

“Bluenights” kontzeptua, hau da: musikari bizkaitarrek osatutako oinarrizko banda bat –kasu honetan, Leioako Travellin´Brothers taldea– eta estatuan edo nazioartean sona handia duen artista gonbidatu bat. Ezer prestatu gabe aritzen dira, bat-batean, eta, era horretan, blues musika beltzaren benetako magia harrapatzea lortzen dute. Gainera, giro lasaian egonda, gonbidatuak musikan izan duen ibilbidearen berri emango du, eta musikaren mundu zoragarrian gertatu zaizkion pasadizoak azalduko ditu. Gaua amaitze aldera, artista gonbidatuak jam session bat gidatuko du.

Oraingoan, Mingo Balaguer izango da gonbidatua. Estatu osoan dagoen harmonika-jotzailerik onenetako bat da. Caledonia Blues Band talde mitikoa sortu zuten kideetako bat da. Hogeita hamar urte baino gehiago eman ditu musikan, eta proiektu arrakastatsu asko zuzendu ditu. Gainera, lankidetzan aritu da nazioartean dauden musikaririk onenekin.

Musikariak: Mingo Balaguer (harmonika), Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria)

» Non: Ambigú
» Eguna: Urtarrilaren 21an
» Ordutegia: 21:30ean
» Sarrera: 6 euro



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)