Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Biutz RSS Blog

Biutz

KULTUR MARATILA
Rouge Eléa (Euskadi/Frantzia)

Biutz da Ceuta eta Maroko banatzen dituen hesia zeharkatzeko pasabideetariko baten izena.
Zirkua, musika eta bideoa uztartzen eta tartekatzen dira ikus-entzunezko bidaia honetan, bestea mugaren bestaldetik galdetzetik jaio dena eta adierazpen artistiko desberdinak erakusten dituena oholtzan: hitzen eta tresnen soinua; bizitzaren uneak diren irudiak, euskarri harrigarrien gainean proiektatuta; airea zeharkatzen duten akrobaziak eta sustraiak dantzan. Gizakiak hurkoari inposatzen dizkion mugen gainetik hegan egiteko gogoz bete dute maleta lau artista hauek.
Ez dago pertsonaia edo istorio zehatzik, apropos zatikatutako isolamendu absurduari buruzko narrazioa baizik, poesiaren bidez matxinatzeko dugun gaitasuna aldarrikatzen duena.
Mugaren ideiak, batzen eta banatzen gaituenaren metafora erreala, betetzen du eszena-espazioa. Arteen arteko mugak baitaude… eta muga ukigarriak gizakion artean. Eta “Biutz-ek” batzuen gainetik jauzi egiten du besteak hobeto desafiatzeko.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 2an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 8 euro (Bono Maratila: 30 euro)

Biutz



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)