Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Benito Lertxundi RSS Blog

Benito Lertxundi

MUSIKA
(Euskadi)

Gogo asekaitza, autodidakta eta moda, araudi eta ortodoxiatik at kokatu izan den kantaria.

Ospakizun gauean da bere ibilbidean jartzen duen mugarri berria, hamar kantuz osatutako diskoa.

Zuzenean lagun dituen musikariekin grabatu ditu kantuok; desikastearen beharraz, herri menderatuaren oldar askatzaileaz, edota senaren ahotsari arreta jartzeaz ari zaizkigun kantuak, Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan biltzera garamatzatenak, hala nola Jon Maia bertsolariak Ternuatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du.

Ospakizun gauean Benito Lertxundirekin, non bere kanturik ezagun eta hunkigarrienak ere eskainiko dituen.

MUSIKARIAK: Juantxo Zeberio (piano eta sintetizadoreak), David Gorospe (bateria), Amaiur Cajaraville (baju eta kontrabajua), Gurutz Bikuña (gitarra), Angel Unzu (gitarra, bouzukia eta perkusioa), Xabier Zeberio (arrabita eta nyckelharpa), Pello Ramirez (celloa eta eskusoinua), Intza Unanue (ahotsa), Olatz Zugasti (ahotsa, harpa eta teklatua), Benito Lertxundi (ahotsa eta gitarra).

» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 11n
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 13,5-18 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.benitolertxundi.com



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)