Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Bart non ote nintzen ni? RSS Blog

Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Bart, non ote nintzen ni?"

GABONETAN ANTZOKIRA
Txirri, Mirri eta Txiribiton (Euskadi)

LEKU MUGATUA

— Antzerkia —

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal artzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Orain 47 urte hasi ziren eta beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak (Zapi zuria, Altza felipe, Zirtzart, etab.) belaunaldiz-belaunaldi entzun dira Euskal Herriko etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan.
Euskara txikienetan sustatzen hasitako proiektua, familia osoak ikasi, gogoratu eta konpartitzeko altxor kultural bihurtu da. Txirri, Mirri eta Txiribiton lehengo lepotik dabiltza, Euskal Herriko txoko guztietan
muturra sartuz.

1988an kaleratutako “Bart, non ote nintzen ni?” abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak) plazaratzen ditu. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak.

EGILEA, ZUZENDARITZA, KOREOGRAFÍA: Kattalin Ansorena.
ANTZEZLEAK: Peru Ansorena, Kattalin Ansorena, Juanma Zaldua.
MUSIKA: Jose Ignazio Ansorena.
SOINU TEKNIKARIA: Jokin Garmendia.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +2 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 29an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro (Bonoa: 12 euro)

INFORMAZIO GEHIAGO: www.txirrimirrietatxiribiton.eus



4 Iruzkin

  1. Janire(e)k dio:

    Cuando salen a la venta las entradas? Muchas gracias

  2. Leyre(e)k dio:

    Hola. Q dura el espectáculo?

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)