Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Andereño RSS Blog

Andereño

ANTZERKI FAMILIARRA
Anita Maravillas (Euskadi)

Andereñoa ausarta, trebea eta atsegina da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztien gaitasunetan. Andereñoak eta haren ikasleek eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan, abere guztientzako lekua duen eskola bat.

Gure andereñoak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere ikasleak askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, helduek gerra bat hasiko dute, eta horrek amestutako eskola, maitasunetik eta elkar zaintzetik eraikitako eskola, atzean uztera behartuko ditu gure protagonistak. “La Maestra”ren historia aske eta zoriontsu izateko saiakera zoro eta ederra da. Historia honetan zehar andereño ausart haien hi­tzek bidaiatuko dute eta belarrira xuxurlatuko digute aske izateko lehen baldintza horretan saiatzea dela.

IDEIA: Miren Larrea.
ZUZENDARITZA: Iván Alonso.
ANTZEZLEAK: Maren Basterretxea, Valentina Raposo.
TXOTXONGILOEN DISEINUA ETA ERAIKUNTZA: Valentina Raposo.
JATORRIZKO MUSIKA ETA BERTSIOAK: Fran Lasuen.
IRAUPENA: 55′.
IKUSLEA: +6 urte.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 18an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.anitamaravillasteatro.blogspot.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)