Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Anari RSS Blog

ANARI

KULTUR MARATILA
Rock

Anari abeslari eta musikagile gipuzkoarrak Psych Out taldearen bateria-jotzaile bezala hasi zen musika munduan. Bere bakarkako lehenengo diska 1996an kaleratu zuen, “Anari” izenburuarekin eta urte horretatik gaurkoraino bere ibilbidea jorratzen joan da, indar handiko rock pertsonal bat jorratuz, alde poetiko nabarmena daukaten letrak erabiliz gainera.
Habiak (2000) eta Zebra (2005) disken ostean, 2009an Irla izan kaleratu zuen. P. J. Harvey, Thalia Zedek, Nick Cave edo Bob Dylan bezalako egileak eragin nabarmena izan dute beragan, Hans Magnus Enzensberger, Eduardo Galeano edo Ruper Ordorikaren testuetan oinarritutako letrak ere erabiliz.

Kritika eta publikoak txalotu egin du bere lana eta egungo euskal rock musikagintzaren panoraman, ahots berezienetako bat bezala nabarmentzen da.

» Non: Anbigu
» Eguna: Martxoaren 2an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro (Bono Maratila: 30 euro)



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , , , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak badu 2024ko San Juan jaietarako kartela

Leioak badu 2024ko San Juan jaietarako kartela. Recortes da Nuria González, Leioako bizilaguna, biologoaren, ilustratzaile zientifikoaren eta diseinatzaile grafikoaren proposamena bost finalisten artean aukeratu dute.


2024, maiatzak 6

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)