Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Amorante RSS Blog

Amorante

KULTUR MARATILA
(Euskadi)

Hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan ondoren, orain Iban Urizar bakarka dator, arriskatzera. Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.

Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak.
Herritik, errotik, eta erraietatik ateratzen den musika.

 ¤ Musika Bulegoa Saria 2016 ¤

MUSIKARIA: Iban Urizar (ahotsa eta musika)
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 laguna

» Non: Erakusketa gela
» Eguna: Otsailaren 1ean
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: Doan (gonbidapenarekin)

INFORMAZIO GEHIAGO: Amorante

Gaztea



KATEGORIAK: Agenda, Musika, slide
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Maitasun Gutunen XIX. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Leioako Udalak Maitasun Gutunen XIX. lehiaketan parte hartzeko epea ireki du. Datorren abenduaren 29arte irekita mantenduko da lanak aurkezteko epea.


2017, azaroak 22

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

App Kultur Leioa

Deskargatu doako aplikazioa.

Zure mugikorrean Kultur Leioaren programazio guztia izan nahi baduzu, deskargatu doako aplikazioa.


iphone-rako / ipad-erako Android-erako
Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)