Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Amodioaren ziega RSS Blog

AMODIOAREN ZIEGA

KULTUR MARATILA
Lauka Teatroa (Euskadi)

¤ESTREINALDIA¤

Lauka Teatroa konpainia gaztea 2013an sortu bazen ere, beraien kideak aspaldidanik dabiltza euskal antzerkigintzan. ZUBI euskal antzerki sorkuntzarako laguntza 2014an jaso eta gero, lan egiteko molde berriak arakatzeko helburua dute. Jaio berriak bezala, lau hanka eta lau eskutara doaz urratsak emanez, bizitza esploratzeko grinaz eta kuriositatez.
Xabier Mendigurenen “Amodioaren ziegak” lana moldatu dute, gaurkotasunezko egoera bat kontatzen.
Aitor preso dago. Miren, bere bikotea, bisitan doakio. Aurrez aurreko bisita da: bis a bis-a. Konturatu gabe pasatzen da denbora, ziega honetan. Amodioa dute eginkizun. Baina gorroto dituen hark, gorroto duten hark, prestatu die hitzordua.
Noiz arte irauten du maitasunak? Zergatik besarkatzen dira maitaleak? Nola aldatzen dira ametsak barruan edo kanpoan zaudenean? Eta beldurrak?
Maitasunaren haririk hauskorrenak eta indartsuenak, agerian gelditzen dira amodioaren ziega honetan.

IDAZLEA: Xabier Mendiguren
ZUZENDARITZA: Lauka Teatroa
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ander Lipus
ANTZEZLEAK: Nazaret Froufe, Urki Muguruza, Joana Ocaña, Eneko Sagardoy
IRAUPENA: 65′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 27an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 8 euro (Bono Maratila: 30 euro)

ZUBI



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)