Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Alderray (pertsonaien ehiztaria) RSS Blog

Tartean Teatroa: "Alderray (pertsonaien ehiztaria)"

ANTZERKIA
Tartean Teatroa (Euskadi)

ALDERRAY pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du, giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko. Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek konta­tzen dizkie entzun nahi dutenei, borondatearen truke.
Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu zaizkio.
Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere bere ondoan onartuko du, MORROI gisa.
Ustegabeko etorrera honek zerbait hautsi du Alderrayren barrenean. Pertsonaia batekin obsesionatzen hasi da. Ez daki nor den, baina gertu dagoela somatzen du, oso gertu. Pertsonaia hau ametsetan ager­tzen zaio, loa geldiaraziz, eta egunez ere ez dio bakerik ematen. Alderrayk galdu du beste pertsonaiarik harrapatzeko gogoa, bere arima torturatzen duen hura aurkitu, besterik ez du nahi.

Doan Kultur Leioako Lagunentzat

DRAMATURGIA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Patxo Telleria.
ANTZEZLEAK: Mikel Martinez, Sandra Fdez. Aguirre.
JANTZIAK: Betitxe Saitua.
ESPAZIO SONOROA: Adrián García de los Ojos.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 18an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.tartean.eus



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)