Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Alabatxo RSS Blog

Alabatxo

ANTZERKI FAMILIARRA
Marie de Jongh (Euskadi)

¤ESTREINALDIA¤
Laida, lau hilabeteko haurduna, eta Martin haren bikotekidea, egunero daude irudikatzen nolakoa izango den euren bizimodua haurra jaiotzen denean, eta etxea erabat aldatu dute jaioko den alabarentzako gauzekin.
Emakumearen aita, Tomas zaharra, eurekin bizi da; umore txarreko gizona, kexatia, jeloskorra, erretxina, batzuetan umea, gehienetan bihurria, jasangaitza eta bien etorkizunerako traba.
Halako batean, ordea, dena aldatuko da: Laidak haurra galduko du.
Orduan Tomasek daukan onena aterako du bere baitatik, bikote gaztearen bizitza berriz osatzeko.
Eta zoriona berriz itzuliko da etxera.
Familiako hiru senideak, elkar hartuta eta harmonia ederrean, beste haur baten jaiotza prestatzen hasiko dira.

Dramaturgia / Zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Ana Meabe, Javier Renobales, Jose Ramón Soroiz “Pinpix”
Iraupena: 55′
Testu barik

www.marieteatro.com

» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 15ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro



2 Iruzkin

  1. Javier(e)k dio:

    Me peden indicar en que idioma va a ser la obra Marie de Jongh de la compañia de teatro Alabatxo?
    gracias de antemano

    • admin(e)k dio:

      La obra “Alabatxo” de la compañía Marie de Jongh no tiene texto, con lo cual sus actores no hablarán en la obra. Te recomendamos esta obra, que se estrenará el domingo en Kultur Leioa.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)