Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

300 proposamenetik gora jaso ditu 2013ko Umore AzokakRSS Blog

Umore Azoka

XIV. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokak, mundu osoko konpainiak bidalitako 300 proposamen jaso ditu datozen maiatzaren 16an, 17an, 18an eta 19an ospatuko den edizioan parte hartzeko asmoarekin. Jasotako eskakizun guztiak egun hauetan burutzen ari den aukeratze prozesuan aztertuko dira eta guztira berrogeita hamar inguru aukeratutako dituzte antolatzaileek behin betiko egitaraua osatzeko.

2012ko azaroaren 26tik 2013ko urtarrilaren 30a arte irekita egon den proposamen harrera epea itxi ondoren, aurtengo edizioko antolatzaileek aukeraketa prozesuan murgildu dira eta konpainia bakoitzari bidaliko materiala jaso dutela baieztatuko diote.

Aukeraketa prozesua 2013ko martxoaren 11 baino lehen amaituko da eta egun horretan esango zaie konpainiei euren ikuskizuna XIV. Umore Azokarako aukeratua izan den edo, alderantziz, atzera bota den.

Aurtengo egitarauak kaleko antzerkia, musika, zirkoa edo dantzetan oinarritutako 50 ikuskizun eskainiko ditu haur, familia osoa edo ikuslego helduarentzat.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2013, otsailak 11

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)