Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Travellin’Brothers + Mikel Azpiroz RSS Blog

Mikel Azpiroz

BLUESJAZZ ZIRKUITOA
Bluenights

“Bluenights” kontzeptua, hau da: musikari biz­kaitarrek osatutako oinarrizko banda bat –kasu honetan, Leioako Travellin´Brothers taldea– eta estatuan edo nazioartean sona handia duen artista gonbidatu bat. Ezer prestatu gabe aritzen dira, bat-batean, eta, era horretan, blues musika beltzaren benetako magia harrapatzea lortzen dute. Gainera, giro lasaian egonda, gonbidatuak musikan izan duen ibilbidearen berri emango du, eta musikaren mundu zoragarrian gertatu zaizkion pasadizoak azalduko ditu. Gaua amaitze aldera, artista gonbidatuak jam session bat gidatuko du.

Mikel Azpiroz izango da Travellin´ Brothers leioaztarren gonbidatua. Elkano Browning Cream taldeko organista eta arima, pianoa ikasten sei urterekin hasi zen eta Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen ikasketak. Jimmy Smith eta Billy Preston bezalako maisuen soinuak erakarrita, bere soinu sorta Hammond B3 organora, Fender Rhodes eta Wurlitzer piano elektrikoetara eta sintetizadore analogikoetara zabaldu zuen. Lau Behi eta Parafünk taldeetako kidea izan zen. Jabier Muguruza, Fermin Muguruza, Matt Harding estatubatuarra eta The Waifs australiarrekin grabatzen edo birak egiten ibilia da. Bere estilo musikalean blues-ak eta ingurukoek (jazz, funk, soul…) eragin nabarmena dute baina Afrika edo mendebaldea bezalako leku desberdinetatik datozen soinuei irekita, eklektikotasunean kokatuz.

Musikariak: Mikel Azpiroz (Hammond organoa), Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Ander Unzaga (teklatua), Isi Redondo (bateria).

elkanobrowningcream.com

» Non: Ambigú
» Eguna: Urriaren 14an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)