Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Musikalera! RSS Blog

Musikalera

MUSIKA
Udal Musika Eskola (Euskadi)

Musika kalera aterako da ekainaren 9an Leioako Musika Eskolako ikasleen eskutik.

Leioztarrak musika gerturatzeko eta ikasturtean zehar egin duten lanaren partaide egiteko asmoz, Musika Eskolako ikasleak geletatik ateratzen dira herriko hainbat tokitan kontzertu txikiak eskaintzeko: Estartetxe kalea, Udaletxean, Iparragirre etorbidea, Sabino Arana eta Udondoko bulebarra.

18:30etatik aurrera gitarrak, akordeoiak, klarineteak, fagoteak, oboeak, saxofoiak, txistuak, perkusioa, biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, tronpeta, tronboiak, tronpak eta pianoak entzun ahal izango dituzu.

Jose Ramon Aketxe Plazan emango dugun kontzertuarekin amaituko dugu, gure abesbatzen eskutik.

Aukera ezin hobea musikaz gozatzeko eta gure Udal Eskolan eta Kontserbatorioan ikas daitezkeen espezialitateak gertutik ezagutzeko. Ez galdu! Guztiok musikalera!

» Non: Leioan (Kalejira)
» Eguna: Ekainaren 9an
» Ordutegia: 18:30ean



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)