Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Los monólogos de la vagina RSS Blog

Los monólogos de la vagina

ANTZERKIA
Txalo Producciones (Euskadi)

Emakumeen sexualitateak ikuspegi, alde eta ertz ugari ditu; poliedrikoa da. Eve Ensler-ek guztiak lantzen ditu ausardiaz, ezein alboratu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihes eginez.

Testu honen jatorria egileak hainbat klase sozial, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketetan dago.

Material horrekin guztiarekin, Eve-k benetako testigantzen mosaikoa eraiki du, batzuk bitxiak dira, beste batzuk xelebreak, baita latzak ere. Hala ere, gehienetan umorea da nagusi.

“Los monólogos de la vagina” emakumeen sexualitateari buruzko “collage” bat dira, eta Eve Ensler ironia, samurtasun eta hizkuntza zaindu eta, batzuetan, poetikoz hurbiltzen zaio horri.

EGILEA: Eve Ensler.
ZUZENDARITZA: Begoña Bilbao Lejarzegi.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Martin Agirre.
ANTZEZLEAK: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain.
ESZENOGRAFIA: La Revoltosa.
JANTZIAK: Jokin Ayerregaray.
IRAUPENA: 75′.
IKUSLEA: +18 urte.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Ekainaren 14an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioa mihisez beteko da igande honetan, maiatzak 5, pintura azkarreko lehiaketan

“Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarraren lehiaketak mihisez beteko ditu Leioako kaleak eta parkeak datorren igandean, maiatzak 5, 08:00etatik 15:00etara.


2024, maiatzak 3

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)