Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako gazteen lonjen bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko proiektuaRSS Blog

Gazteak

Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria ataletik, abian jarri da Leioako gazteen lonjen bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko proiektua. Egitasmoaren xedea da espazio horiek erabiltzen dituztenen errealitatera hurbiltzea. Horretarako, udal zerbitzu ezberdinekin lan egingo dugu, baita helburu bezala gazteria duten eragileekin ere.
Kontaktatu dugun lehen eragilea udalerriko hezkuntza zentroak dira, honako mailetako ikasleak hartzen dituztenak hain zuzen ere: 3. DBH, 4. DBH, Batxilergoa, Hastapeneko Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntza, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak. Inkesta bat diseinatu dugu eta aplikatu egingo dugu; bertan, aisialdiko aktibitateak batzen dira, eskola orduz kanpokoak, garatu nahiko lituzketen aktibitateak eta gazteen lonjen erabilera.
Bigarren momentu baten, Aterpe Leioa Gazteguneko teknikariekin kontaktatuko dugu 14 urtetik gorako Gatzeguneko erabiltzaileei galdetegia pasatzeko, euren aisialdian zer egiten duten jakiteko.
Aldi berean, gazteen lonjetara joango gara gazteak elkarrizketatzeko, segurtasun eta bizikidetzari buruzko informazioa jasotzeko. Kale lana beharrezkoa da lonjetan dauden gazte guztiengana heldu ahal izateko.
Behin lana amaituta, espero dugu Leioako udalerrian dauden gazteen lonjen errealitatea islatzen duen argazkia edukitzea, baita 14 eta 30 urte bitartean duten eta Leioan ikasten duten gazteen aisialdiari buruzko diagnostikoa ere.

2013, urtarrilak 30

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)