Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Ireki da Leioako XV. Pop Rock Lehiaketako epeaRSS Blog

Cartel

14 eta 35 urte bitartean badituzu eta disko bat baino gehiago ez duen talde batean jotzen baduzu, Leioako XV. Pop Rock Lehiaketa zure zain dago. Cd-ak martxoaren 31ra arte aurkeztu daitezke, eta pop rock edo metal modalitateetan parte hartu ahal izango duzu. Talde irabazleak 1.200 euroko saria lortuko du maila bakoitzean.

Parte hartzeko baldintzei, lehiaketaren garapenari, sariei eta abarri buruzko xehetasun guztiak oinarrietan dituzu. Gogoan izan, adinez txikia bazara, lehiaketan parte hartzeko baimena ematen dizun aitaren/amaren edo tutorearen baimena erantsi behar duzula.

Liburuxka

Baimena

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Lehiaketak
Etiketak: , , ,
2015, otsailak 10

8 Iruzkin

  1. Iker(e)k dio:

    Cuando se sabran los grupos seleccionados?

    Eskerrik asko!

  2. ondo(e)k dio:

    Y bien?

    • admin(e)k dio:

      Por error en las bases del concurso se reflejaba que el día 4 de mayo se darían a conocer los finalistas de esta XV edición junto a los nombres de los grupos ganadores, tanto del premio “Mejor canción en Euskara” y el premio al “Mejor grupo local”. Todo ello se dará a conocer el 11 de mayo. Perdona por las molestias. En cuanto sean públicos los premios, los publicaremos en la web y en redes sociales.

  3. baijauna(e)k dio:

    Zehazki noiz eta nola jakingo dira irabazleak?

    • admin(e)k dio:

      Epaimahaia bilduko da gaur. Bihar irabazleak argitaratuko ditugu

      • baijauna(e)k dio:

        Ez zen ba (astebete atzeratu ostean) gaur argitaratu behar?
        Zeuon hitza ez betetzeak, seriotasuna kentzen dio lehiaketari.

        • admin(e)k dio:

          Lasai, hortxe doazkizu epaileen emaitzak!

          Metal modalitatean honako hauek izan dira finalerako izendatutako taldeak:
          – THE DESCENT (BILBO)
          – BULLETS OF MISERY (GERNIKA)

          Pop Rock modalitatean, berriz, datozen hauek:
          – MR.PERDIGANS (CIUDAD REAL)
          – ATIKUS FINCH (IRUÑA)

          Halaber, “Euskarazko abestirik onena” sari berezia, hurrengo taldea izan dugu irabazle:
          – HARTZAK BLUES BAND (BALMASEDA)
          “Amorrua dastatzen”

          “Leioako Udala” saria:
          – GUDA DANTZA (LEIOA)

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)