Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Harremanak Internet garaianRSS Blog

Contra el viento

Leo Leikek Emmi Rothner delako baten mezua jaso du errakuntza batengatik. Une horretatik aurrera, atzera gabeko elkarrizketa sortzen da. Aurrez aurre ezagutzea denbora kontua besterik ez da, baina bizirik iraungo ote dute, benetako enkontru batean, mezu bidez bidalitako, jasotako eta gordetako emozioek? Daniel Glattauerren nobela arrakastatsuan oinarrituta, Tanttakak gutun bidezko nobela erromantikoaren generoa berreskuratu eta freskotasuna eman dio, akzioa bikain erabiliz, umorea, ironia eta lotsagabekeria sartuta, eta elkarren mugan dauden hainbat gai landuz: maitasuna, sentimenduak ito nahia, desleialtasuna, jelosia eta zorionaren bilaketa, gure kanpoko itxura, eta ustez “hotzak” eta “inpertsonalak” diren baliabide teknologiko berriek pertsonen bizitza sentimentalean duten zeregina. Eguneroko bizitzan, ba al dago desio sekretuentzat mundu birtuala baino leku seguruagorik?

Bideoa

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , ,
2012, otsailak 6

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)