Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Esne Beltza RSS Blog

Esne Beltza

SAN JUAN JAIAK
Noa

Esne Beltza taldearen bigarren diskoa (Noa) doinu anitzez josita dator. Esne Beltza global basque erroa da. Esne Beltza taldean doinu guztiek hitz egiten dute euren izenean, hangotarrak eta hemengotarrak. Esne Beltzaren musika-marmitaren barruan koloreak, aniztasuna eta oraina daude, gizaki kaletarren oinarriak musika bihurtuta. Esne Beltza taldeak mundu txiki menderakaitzak gerturatzen dizkigu, doinu iraunkorrez bustitako sentimenduen plazera plazaratuz, gogoratzeko gauzak izan diren bezala direla, munduko sustraiak galdu gabe, eta ez saltzen diguten modura. Esne Beltza taldeak sortutakoa ortuz, gomutatuz hango-bertako musiken etorria toki guztietara joanez, beti hara-hona-horra doazela aldarrikatuz. Esne Beltza taldearen diskoak mundua erakusten digu doinu menderagaitzen bidez. Aniztasuna, kultura gutxituek duten indar asaldatzailea. Hainbat doinu desberdin darabilen arren, bi hari nagusik batzen dute Esne Beltzaren musika: trikiaren soinu erakargarriaren kemena, eta ahots goxoaren ahalmen biribila. Esne Beltza taldean kantuak ez daude nola-hala sakabanatuta, nahasketa ez da nola nahikoa. Erritmo guztiek gordetzen dute beren jatorria, baina Esne Beltza taldearen indarra hor dago, denak batu egiten dituela erarik naturalenean, doinuen gardentasuna gordez. Hurrengo zerrendak argitzen du zer izan daitekeen Esne Beltza taldearen Noa bigarren diskoa: roots world, munduko sustraiak, rebel music&roots, sustraidun doinu matxinoak eta bihurriak, trikia, global basque erroak, cumbia, korridoak, ska, disco-ska, reggae, dancehall, accid-jazz, balenato, sonidero, porro, soul, rap, rumba afrikarra, dub, hip-hop, rock, reggae-ska-rock, soukhous, son kubatarra, arabiar rapa, reggaeton, flamenkoa, mbalax, country amerikarra, italiar kantua, tex-mex, erritmo tropikalak, cumbia kolonbiarra, musika beltza, mariatxia, salsa, mambo, drum&bass, souk, txaranga, timba… Esne Beltza taldeak mundu zabaleko herrietako doinuekin festa, algara eta konpromisoa islatzen du. Esne Beltza rebel music&roots da.

Myspace

» Non: J. M. Barandiaran Behekoa institutua
» Eguna: Ekainaren 24an
» Ordutegia: 23:30ean
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioa mihisez beteko da igande honetan, maiatzak 5, pintura azkarreko lehiaketan

“Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarraren lehiaketak mihisez beteko ditu Leioako kaleak eta parkeak datorren igandean, maiatzak 5, 08:00etatik 15:00etara.


2024, maiatzak 3

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)