Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

2023ko Umore Azokak Jimena Cavalleti eta Trapu Zaharra konpainien antzezlanak saritu dituRSS Blog

Harrobi

Gaur bukatuko da Umore Azoka 2023. Leioako Kale Artisten Azokaren hogeita hirugarren edizioak ikuskizunen kalitatea eta publikoaren erantzun sutsua izan ditu ezaugarri.

Eztabaida luzeen ondoren, Epaimahaiak -Amagoia Garaizabal, Ana Guiberet, Carlos Morán, Fernando Marín, María Sánchez eta Luis Lozanok osatua- palmaresaren berri eman du.

Munduko Ikuskizun Onenaren saria Jimena Cavalleti Konpainiaren ‘B.O.BA.S. (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales)’ antzezlanari eman zaio, “ikuskizun lotsagabe, ausart eta probokatzailea lortzen duen clown lan bikainagatik, publikoarekin inplikazio eta konplizitate handia sortuz”.

Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria Trapu Zaharra gipuzkoar konpainiaren ¡Dale, Ramón!/Eutsi, Ramon!’ lanari eman zaio, “zalapartarik gabeko umoreagatik eta publikoarekin duen lotura hurbil eta zuzenagatik” eta “gai gisa, baliogabe uzten gaituen beldurra iradokitzeagatik”. Epaimahaiak oso ibilbide luzea duen konpainia honen lana baloratu du, “kale antzerki kritiko, zuzen eta gaur egungoa proposatzen jarraitzen duena”.

Azkenik, Epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, ‘Geure(R)a’ ikuskizunagatik, zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik eta bere hari poetikoagatik. Lan honen dramaturgiak -gaineratu dute- “historian zehar duen emakumearen memoria zalantzan jartzen du eta galdera hauek egiten ditu: nortzuk diren gaur egun sorginak eta nortzuk zapaltzaileak”.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2023, maiatzak 21

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)