Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Umore Azoka 2015

Gaur hasten da Umore Azoka, eta Leioa, kaleko arteen hiriburua izango da igandera arte. Kaleko Artisten Azokan 50 taldek parte hartuko dute, eta 22 estreinaldi ikusteko aukera izango dugu. 170 emanaldi baino gehiago izango ditu egitarauak orotara, eta lau egunez kale arteen hiriburu bihurtuko du horrek Leioa. Ehundaka sortzaile, programatzaile eta banatzaile batuko ditu zitak, eta ikusle asko bilduko ditu. Egun egiten diren dantza, zirko, musika eta performance ikuskizun onenez gozatzeko aukera izango dute guztiek.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2015, maiatzak 21
Umore Azoka

“Umore Azoka ezinbesteko plaza bihurtu da euskal konpainientzat”. XVI. Leioako Umore Azokan parte hartuko duten Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin du Ana Lopez azokako zuzendariak Bilbon Euskadiko Artxibo Historikoan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburu ordearekin batera eskainitako prentsaurrekoan. Jaialdiak euskal konpainiekin duen lotura nabarmendu du Lopezek bertan. Azaldu duenez, urteroko hitzordua da Leioakoa Euskal Herriko kale arteetan dabiltzan sortzaileentzat, eta aurtengo edizioa ez da salbuespena izango.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2015, maiatzak 15
Beatriz Marcos Garrido

Maiatzaren 10ean izan zen Leioako Margolari Gazteen XVIII. Lehiaketa Burgoseko Beatriz Marcos Garridok irabazi du.

Cartel

Aukeraketa-prozesu interesgarri baten ondoren, Leioako XV. Pop Rock Lehiaketarako finalistak hautatuak izan dira. Guztira, txoko guztietako 57 talde aurkeztu dira. 41 Pop Rock talde eta 16 Metal talde; 3 leioaztarrak, 37 Euskal Herrikoak eta 17 beste jatorri batzuetakoak izan dira.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Lehiaketak
Etiketak:
2015, maiatzak 11

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)