Hegan dator XII. Leioako Umore Azoka aurten. Maitagarri batek irudikatuko du kale arteeen azokak maiatzaren 19tik 22ra hirian eragingo duen transformazioa. Lau egunez kale arterik onenen antzoki bilakatuko dira kaleak.

Hurrengo ostiralean, otsailak 12 (Auditorium. 20:30), IlMaquinario Teatro konpainia galiziarrak PERPLEJO antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan.
Kultur Leioan kokatuta dagoen udal Liburutegia berriz irekiko da larunbatetan, bihartik aurrera. Astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik, orain arteko ordutegia mantenduko du 9:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik.
Carlos Lopez eta Antonio Vargas Montielek abian jarritako Zen del Sur konpainiak Heian ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan hurrengo ostiralean, urtarrilak 29 (Auditorium, 20:30 h). Ikuskizun honek dantza garaikide akrobatikoa eta urbanoa, zirku teknikak, zuzeneko musika eta umorea uztartzen ditu eta gazte zein nagusiei zuzenduta dago.