Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Umore Azoka

Dena dago prest Leioan Umore Azoka hartzeko hilaren 15etik 18ra bitartean. Lau egunetan zehar, Leioan publikoak kaleko arteak ezagutu eta gozatzeko aukera izango du eta konpainia, programatzaile, banatzaile eta prentsak, harremanetan jarri edota ideiak trukatzeko, hau da, Leioa antzerkia eguneko 24 orduz bizitzeko tokia izango da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2014, maiatzak 8
Cartel Margolari Gazteak

14 eta 35 urte bitarteko leioaztar eta kanpotar gazteek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte igandean, maiatzaren 11an, Udalak antolatutako Margolari Gazteen lehiaketan parte hartzeko. Aurten lehiaketa honen XVII.edizioa izango da, beraz hitzordu ezaguna da artista gazteen artean, euren lanak garatu eta lehen sariak eskuratzeko aukera dutelako urtero. Aurten lehiaketa goizeko 8.00etatik eguerdiko 17.00etara izango da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Lehiaketak
Etiketak: , , , , ,
2014, maiatzak 7
Dantza

Astearte honetan, apirilak 29, 2014ko Dantzaren Nazioarteko Eguna da, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko Dantzaren Nazioarteko Komiteak ezarritako data 1982an. Egun honek Jean-Georges Noverren jaiotza dakar gogora, 1727 jaiotako dantzari bikaina, balet modernoaren sortzailea.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Dantza
Etiketak: , , ,
2014, apirilak 29
Asier eta biok

Kultur Leioak “Asier ETA biok” filma eskeiniko du apirilaren azken asteburuan 3 sesio desberdinetan. Apirilaren 26ko sesioan (larunbata, 20:00etan), luxusko gonbidatua izango du Kultur Leioak: Ainhoa Andraka, filmaren ekoizlea (Doxa producciones).

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2014, apirilak 25

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)