Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Las Cotton RSS Blog

Anita Maravillas: "Las Cotton"

GABONETAN ANTZOKIRA
Anita Maravillas (Euskadi)

— Antzerkia —

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Cotton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatuen eta argien artean, lantegiko makinen, oihalen eta harien artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Oraingoan, ordea, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Mendearen hasierako ehungintza-industrian emakumeek izandako langile-borroketan inspiratuta, “Cottondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditeria bisuala sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoaz, fabrikaren gogortasunaz… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zi­tzaketela ulertu baitzuten.

Beste behin ere, txotxongiloen antzerkiak iruditeria, estetika eta kode batzuk sortzeko aukera ematen digu, publiko txikienari kontzeptu “helduak” azaltzeko. Izan ere, istorioek emozioen bitartez bidaiatzen dute, eta emozioek ez dute adinik.

JATORRIZKO IDEIA: Miren Larrea.
ZUZENDARITZA: Iván Alonso.
ANTZEZLEAK: Miren Larrea, Valentina Raposo/Maren Basterretxea.
MUSIKA: Fran Lasuen.
ABESTIEN HITZAK: Miren Amuriza.
IRAUPENA: 50′.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
IKUSLEA: +5 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 29an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro (Bonoa: 18 euro)

INFORMAZIO GEHIAGO: www.anitamaravillasteatro.blogspot.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalak 41 bat konpainia hartuko ditu eta 80 emanaldi baino gehaigo eskainiko ditu Umore Azokaren XXIV. edizioan

Leioako Udalak prestakuntza guztiak bukatu ditu. Dena prest dago lau egunetan zehar antzerkiz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko Umore Azokaren edizio berri batean. Aurten XXIV. edizioa ospatuko duen Azokak kaleko artisten 41 konpainiaren 80 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu maiatzaren 16tik 19ra bitartean.


2024, apirilak 29

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)