Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Botadun katua RSS Blog

Glu Glu Producciones: "Botadun katua"

GABONETAN ANTZOKIRA
Glu Glu Producciones (Euskadi)

LEKU MUGATUA

— Antzerkia —

Amona batek errota zaharreko trasteak banatuko ditu iloben artean herentzia gisa eta proba modura: umetako bakoitzak gazteluko ateak irekitzea lortu beharko du jaso duen elementuaz baliatuta. Gazteluak aspaldi galdu zuen magia. Amonak ez du bere ilobek magia galtzerik nahi eta jolas honekin iloben irudimena eta kemena piztuko ditu. Amonak dioen moduan, ezina ekinez egina!

Abrakuk, iloba gazteenak, jasotako bota zaharrei esker ezagutuko du katua, Botadun Katua. Elkarrekin ipuin zaharrak eta tradizioak jasoko dituzte herri inguruan. Arbasoen ondare kulturala eta ohiturak jasoko dituzte. Kultura-transmisioaren magiak, beharbada, gazteluko ateak irekiko ditu berriz. Charles Perraultek jasotako “Botadun Katua” ipuin klasikoaren moldaketa.

Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.

EGILEA: Galder Perez.
ZUZENDARITZA: Ugaitz Alegria Ituarte.
ANTZEZLEAK: Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Sandra Fernandez.
DEKORATUA: Jon Perez Kastresana.
MUSIKA: Iñaki Maruri.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: 3-9 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro (Bonoa: 12 euro)

INFORMAZIO GEHIAGO: www.gluglu.eus



2 Iruzkin

  1. iker(e)k dio:

    kaixo:

    Emanaldi honetarako sarreark lortzeko zelan egin dezaket?

    Hiru sarrera nahiko nituzke. bi haur eta ni heldu bat eta Olentzeroren opari bat izango da. Lortu ahalko nituzke leheneago?

    Zuen erantzunaren zai

    IKER

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioa mihisez beteko da igande honetan, maiatzak 5, pintura azkarreko lehiaketan

“Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarraren lehiaketak mihisez beteko ditu Leioako kaleak eta parkeak datorren igandean, maiatzak 5, 08:00etatik 15:00etara.


2024, maiatzak 3

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)