Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azokak bere egun handia bizi du gaur milaka bisitarirekinRSS Blog

Pau Palaus

Umore Azokak hirugarren eguna eta oparoena bizi du gaur. Leioako kaleetan ia hogeita hamar emanaldi izango dira, 12:30eatik goizaldera. Eguraldi onak lagundu egiten du eta goizetik nabaritu da jende asko heltzen ari dela herrira.

Espainiar Estatuko kaleko arte eszenikoen azoka bakarra, eta Euskal Herrian egiten diren azoketatik handiena, 23. edizioa egiten ari da, inolako eragozpenik gabe, orain arte. Eszenako kideak, zaletuak eta familiak Leioara hurbiltzen ari dira gaur 29 euskal konpainiez, Estatukoez eta nazioartekoez gozatzera: Las Kakofónicas, Proyecto Kavauri, Sokaire Violinistas, David Cebrián, Kimua Kantza cia, Trapu Zaharra, Qabalum, La Banda de Otro, Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen, U-Arte, Kimua Dantza Cia., Jam, Jimena Cavalleti, Lazuz, Non Sin Tri, Cia. Chimichurri, La Raro, Trip de La Noria, Ambae Company, Vaya, Piscifactoría Ideien Laborategia, Laglo Zirko, Zirkozaurre, Pau Palaus y Hortzmuga & Deabru Beltzak.

Euskadi-Portugal lankidetza hitzarmena

Gaur ere lanbiderako garrantzi berezia duen ekitaldi bat izan da: Aveiro-Euskadi kaleko arte eszenikoetan lankidetza-hitzarmen bat sinatzea. Horrek euskal konpainiek Portugalgo jaialdietan parte hartzea ekarriko du.

Gainera, goizeko lehen orduetatik profesionalen arteko topaketak egiten ari dira, etorkizuneko proiektuei buruzko edukiak aurreratzeko. Estatuko kaleko arteen jaialdi batzuk ere aurkeztu dira, eta ADGAE elkarteak Espainiako Arte Eszenikoen banaketari buruzko azterlan baten berri eman du.

Leioako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatuta, Umore Azokak bere edizio onenetako bat itxiko du bihar eta Epaimahaiak saritutako ikuskizunen izenak jakinaraziko ditu.

Gainera, goizez (12:30etatik aurrera) Wetumtum, Zirkozaurre, Panta Rhei, Andoni Aresti, Piscifactoría Ideien Laborategia, Jam eta Chimichurri konpainien emanaldiak izango dira.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2023, maiatzak 20

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)