Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azoka Leioak epea ireki du profesionalek izena ematekoRSS Blog

Umore Azoka 2023

Gutxi falta da XXIII UMORE AZOKA LEIOA – Feria de Artes de Calle 2023 egitasmorako.

Hori dela eta, sorkuntza artistikorako espazio gisa kalearen alde egiten duten profesionalek, hala nola zuk, XXIII. edizio honetan gurekin bat egitea gustatuko litzaiguke.

Zuen presentzia ezinbestekoa da Kaleko Arteen sektorerako, dinamizazio ekonomikorako eta gizarte-balioetarako; hain zuzen, antolakuntzak zein egitaraua osatzen duten konpainiek arlo horietara bideratzen ditugu gure ahalegin guztiak.

Hamaika autonomia-erkidegotako (euskal konpainiek presentzia oso handia izanik) eta lau herrialdetako artistak arduratuko dira lau egunez Leioako kaleak agertoki handi bihurtzeaz antzerki, zirku, dantza, txotxongilo, clown, musika, magia, instalazio eta abarretarako.

Gorde agendan egun hauek: maiatzak 18, 19, 20 eta 21. Eta eman izena gaurtik bertatik maiatzaren 2ra arte.

Kaleko arteak bizi-bizi egongo dira zure zain Leioan.

KATEGORIAK: Bloga
Etiketak: ,
2023, apirilak 11

2 Iruzkin

  1. Borja Mazorriaga Diago(e)k dio:

    Magia. MagicMazo

    Hola buenas. Me gustaría que me facilitarais la información para poder enviar mi propuesta para la participación del Festival.

    Muchas gracias.
    Un saludo

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)