Udaleku Irekietan izena emateko epea zabalik dago datorren ekainaren 3ra arte. Leioako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aterpe Leioa Gazteguneak antolatu dituen aisialdi eta kirol jarduerak uztailaren 1etik 15era burutuko dira, euskaraz oso osorik.