Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

“Ni gaztea nintzenean” XXII. narrazio lehiaketako sariak banatu diraRSS Blog

Gaztetan

“Ni gaztea Nintzenean” XXII. Narrazio Lehiaketak saridunak ezagutarazi ditu maila guztietan. Aurten ez da sari-banaketarik egin osasun-neurriak zorrotz betetzeko. Epaimahaia Begoña Saizek, Juan Ramon Madariagak eta Amaia Bilbaok osatu dute edizio honetan.

A kategoria (18 urtera arte):
1. saria: Carlota Pérez Bueno (Basauri). “Colores en blanco y negro”.
2. saria. Ana Alonso Atienza (Pola de Siero. Asturias). “El colectivo olvidado”.

B kategoria (19-39 urte):
1. saria: Nerea Roman Miguel (Bilbao). “Entre fogones”.
2. saria: Nahikari Ayo Acebo (Getxo). “Erbesteratua”.

C kategoria (40-59 urte):
1. saria: Alain Martin Molina (Sestao). “Las manos de mi niñez”.
2. saria: Raul Clavero Blazquez (Madrid). “Tic”.

D kategoria (60 urtetik gora):
1. saria: Juan de Molina (Ubrique. Cádiz). “Cuando el mundo era casi nuevo”.
2. saria: Carlos Andres Fabbri Campos (Salamanca). “Todos los ríos el río”.

“Ni gaztea nintzenean” lehiaketaren XXII. edizio honetan 138 pertsonak parte hartu dute, guztira 159 lanekin. Lehiaketara aurkeztutako lanek gora egin dute etengabe, eta azken 10 edizioetako kopururik handiena lortu da aurten.

Honela banatu da parte-hartzea kategorien arabera: 18 urtera arte 9 pertsonak parte hartu dute, 19 eta 39 urte bitartean 23 pertsonak, 40 eta 59 urte artean 43k eta 60 urtetik gora 63 pertsonak.

Ikus dezakegu partaidetza handiena 60 urtetik gorakoen artean dagoela (%45), eta, ondoren, 40 eta 59 urte bitartekoen artean (%31). Parte-hartzaile gutxien dituen kategoria 18 urtera artekoa da, %7rekin.

Lehiaketa honek balorazio eta onarpen handia du parte-hartzaileen artean. Horrela, 60 urtetik gorako parte-hartzaileen %75ek aurretik parte hartu zuten, eta %60k 40 eta 59 urte bitartean.

Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, parte-hartzaileen %45 Euskadikoak dira, %54 Estatukoak eta %1 nazioartekoak:
– 18 urtera arte: 4 Euskadikoak dira (1 Leioakoa) eta 5 Estatukoak.
– 19 eta 39 urte bitartekoak: 12 Euskadikoak dira (3 Leioakoak) eta 11 Estatukoak.
– 40 eta 59 urte bitartekoak: 17 Euskadikoak dira (3 Leioakoak) eta 26 Estatukoak.
– 60 baino gehiago: 29 Euskadikoak dira (3 Leioakoak), 33 Estatukoak eta 1 Frantziakoa.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)