Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Matxalen Bilbaok “Serenity suite” ikuskizun berria estreinatzen du Kultur LeioanRSS Blog

Matzalen Bilbao: "Serenity suite"

Hurrengo ostiralean, apirilak 27 (Auditorium. 20:30), Matxalen Bilbaok ikuskizun berria estreinatzen du Kultur Leioan, “Serenity suite”. Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiritzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa. Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da “Serenity Suite”.

Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

KATEGORIAK: Bloga, Dantza
Etiketak: , , , , ,
2018, apirilak 23

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)