Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

“Lurraren bidean” dokumentalaren aurkezpenaRSS Blog

Aiako harria

Hurrengo ostegunean, otsailak 1 (Auditorium, 19:00 h), “Lurraren bidean” dokumentala izango dugu Kultur Leioan. Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ibaizabal Mendebaldea kultur elkarteak eta EHU/UPV-k sorturiko dokumentala da, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, Otxoa de Barandika Fundazioa eta EITBren kolaborazioarekin. Bertan, era dibulgatibo batean, Euskal Herriko arroketan idatzitako historioak kontatuko dizkigute, ikuspegi geologiko batetik, gure herriaren historioa ezagutu nahian. Ekitaldian dokumentalaren aurkezpena eta hitzaldia izango ditugu.

Gonbidapenak urtarrilaren 29tik aurrera jaso daitezke Kultur Leioako txarteldegian (9:00-21:00 h), pertsona bakoitzeko bi gehienez. Gonbidapen bakoitzarekin, dokumentalaren doako ale bat jasotzeko “txartel” bat banatuko da, egunean trukatzeko.

Lurraren bidean

Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira, tinko. Egun zuhaitzez, eremu landatuz eta herriz betetako lurralde hauek iragan batean dinosauroak bazkatzen zuten ibai sareak, deltak eta arrezifez inguratutako Itsaso tropikalak izan ziren. Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz, historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.

Historio hauek “Lurraren bidean” dokumentalean ezagutu ahalko ditugu, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ibaizabal Mendebalde kultura elkarteak sortutakoa, EHU-arekin batera. Honen aurkezpena eta ondorengo hitzaldia otsailaren 1ean, arratsaldeko 19:00tatik aurrera izango da Kultur Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, Leioako Udalaren babesarekin batera.

· Ekoizpena: Aranzadi ZE eta Ibaizabal Elkartea
· Babesleak: Leioako Udala, Otxoa de Barandika Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia, EITB.
· Edukiaren koordinaketa zientifikoa: Euskal Herriko Unibertsitatea UPV-EHU.
· Iraupena 60 minutu.

2018, urtarrilak 25

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)