Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako XXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza AzokaRSS Blog

azoka

Beste behin ere, abenduaren 14an izango dugu ikusgai Leioako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka, aurten bere XXVII. edizioan. Beti bezala, giroa Errekalde plazan, Bulebarrean eta Jose Ramon Aketxe plazan izango da goizeko 10.00etatik 15.00etara arte.

Egunean zehar izango diren ekintza desberdinak kontrolatuta izateko hemen duzu egitaraua:

EGITARAUA
10:00 h. Azokari hasiera ematea.
11:00 h. Euskal Dantzak – Gure Ohiturak Dantza Taldea. (ERREKALDE PLAZAN)
11:45 h. Herri kirolak. (ERREKALDE PLAZAN)
Arpanak eta trontza erakustaldia. Harri-jasotzaileak.
12:00 h. Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendazioaren Ekoizle Bizkaitarrentzako XVI. “Leioa Elizateko Udala” ehiaketa. Gazta dastatzea.
12:00 h. Barraskiloak eta sagardoa dastatzea (2 €): Eusko Label – Kalitatea – Mirikol. (J. R. AKETXE PLAZAN)
Laguntzailea: Leioako Merkatari Elkartea.
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. (BULEBARREAN)
14:00 h. Gazta Lehiaketaren Sari Banaketa. Postuen eta partaideen girotze lehiaketaren Sari Banaketa.
Otzaren zozketak.
15:00 h. Azokaren amaiera.

GOIZ OSOAN ZEHAR
TRIKITILARIAK eta TXISTULARIAK.
HAURRENTZAKO TAILERRAK. (J. R. AKETXE PLAZAN)
Artilezko eskumuturrekoak, argizariak, aurpegia margotzea.
PONEYAK – GURDI PASEOAK. (ERREKALDE PLAZAN)
ABELGORRIAK: Pisatzea. (BULEBARREAN)
ABERE ERAKUSTALDIA:
· behiak eta idiak (BULEBARREAN)
· zaldiak, ahuntzak, ardiak (ERREKALDE PLAZAN)
Produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta. (BULEBARREAN, J. R. AKETXE PLAZAN, ERREKALDE PLAZAN)

ZOZKETA:
Postuetan txartelak banatuko dira eta 14:00etan azokako produktuen otzara bat zozkatuko da.

ZURE BEHIRIK GUSTUKOENA:
Parte hartzaileek euren behirik gustukoena aukeratu ahal izango dute, eta gero, parte hartzaileen artean beste otzara bat zozkatuko da.

Egitaraua

2014, abenduak 4

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)