Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako Kaleko Arteak jaialdiak espazio eszenikoak aldatuko ditu, eguraldi txarra dela etaRSS Blog

Leioako kaleko arteak

Astebururako eguraldi txarra iragarri dutenez, Leioako Kaleko Arteak jaialdiaren espazio eszenikoetan zenbait aldaketa egitea erabaki du Leioako Udalak. Hartara, jaialdia aurrreikusitako egunetan izango da, eta ikus-entzuleek programatutako ikuskizunez gozatu ahal izango dute.

Horrenbestez, bihar, ostiralean, ekitaldiak Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan eta Kultur Leioako Auditoriumean izango dira. Larunbatean, programatutako jarduerak espazio eszeniko hauetan izango dira: Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan, Boulebarrean, Kandelazubietako patioan, Institutuan eta Kultur Leioako Auditoriumean. Igandean, berriz, ikuskizunak Errekalde plazako karpan, Udaletxeko karpan eta Institutuan izango dira.

Ordutegiei, konpainiei eta ikuskizunei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, atxikitako PDFn egin dezakezu kontsulta; bestelako kontsultak, berriz, hemen: kulturleioa.com

INFORMAZIO GEHIAGO:
Liburuxka

KATEGORIAK: Albisteak, Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , ,
2020, urriak 1

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)